→Basauri

Basauriko udal-bozetarako hautagaitza otsailaren 7an aurkeztuko du San Faustinek

San Faustin kuadrillak udal hauteskundeetara aurkezteko asmoa agertu du. Hauteskunde-programa otsailaren 7an aurkeztuko dute Pozokoetxe Kultur Etxean.

San Faustineko zenbait kide Basauriko jaietan // Argazkia: San Faustin

San Faustin kuadrillak udal hauteskundeetara aurkezteko asmoa agertu du, Bidebietak urtarrilean aurreratu bezala. Erabaki horren zergatia eta hauteskunde-programa aurkeztuko dute otsailaren 7an, ostegunez, Pozokoetxeko Kultur Etxean 19:00etan.

‘Basaurik merezi duena’ lemapean aurkeztuko dute San Faustineko kideek hauteskunde-programa. “Herri honek kaleko irtenbideak behar ditu, areto-politika gutxiago eta alaitasun gehiago. Horren aldeko apostua egiten dugu Basauriko zenbait herritarrek”, diote. ç

Udal hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko 500 sinadura lortu behar dituzte. Horretarako babesa emateko sinadura bilketa zabaldu dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak