→Basauri

Horrelakoa izango da San Fausto plaza berria: berdegune zabalagoa eta integratutako harmailak

C proposamenak irabazi du bozketa // Basauriko Udala

Basauriko San Fausto plazak itxura aldatuko du, eta diseinu berrian basauriarrek hitza izan dute. Bozkatzeko parte-hartze prozesua zabalik izan da otsailaren 22tik martxoaren 3ra bitartean eta gaur bertan prozesu horren emaitzak ezagutzera eman ditu Udalak: C proposamena hautatu dute 475 herritarrek. B proposamenak 127 bozka jaso ditu eta A proposamenak 96. Bozketa irabazi duen proposamenaren gainean diseinatuko dute San Fausto plaza berria.

“Herritarrek berdegune zabalagoa eta ingurunean txertatutako harmailak dituen C proposamena aukeratu dute San Fausto plaza berriaren proiektua garatzeko”, diote udal ordezkariek. Hain zuzen ere, C proposamenak, berdegune handiagoa proposatzen du, geltokitik gertu dagoen plataformako ingurumen-lorezaintzan. Plataforma nagusia irekia da hego-ekialdera (Arizgoiti plaza eta Kale Nagusia), eta inguruan ongi integratutako harmaila nabarmenak ditu, bertan egoteko.

Guztira 698 herritarrek hartu dute parte bozketan: 383 emakume eta 315 gizonezko. Adin-tarteari dagokionez, 26 eta 65 urte bitartekoen tartea izan da gehien parte hartu duena (527 lagun). Boto gehienak (449) modu telematikoan eman dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak