→Basauri

Trintxera gauetan behin-behineko aparkaleku bezala egokituko du Basauriko Udalak

San Fausto plaza gauetan aparkaleku bezala egokituko du Basauriko Udalak. Neurri hau behin behinekoa da, aparkatzeko guneetan ostalaritzako terrazak jartzeko aukera ematen den bitartean.

Trintxeran aparkatzeko ordutegia 20:00etatik 08:00etara bitartean izango da // Geuria

San Fausto plaza, Trintxera ezizenez ezaguna dena, gauetan aparkaleku bezala egokituko du Basauriko Udalak. Neurri hau behin-behinekoa da, aparkatzeko guneetan ostalaritzako terrazak jartzeko aukera ematen den bitartean. Trintxeran aparkatzeko ordutegia 20:00etatik 08:00etara bitartean izango da. “Espazioa aparkaleku gisa modu iraunkorragoan erabiliko denez, orain arte ez bezala, eta ibilgailu gehiago bilduko direnez, datozen egunetan ordutegia eta segurtasun-elementuak adierazten dituzten seinaleak jarriko ditugu”, dio Asier Iragorri alkateak, eta gaineratu du ordutegi hori ezarri dela plazaren erabilera eta auzotarren eta haurren aisialdirako gune gisa gozatzea bateragarri egiteko.

Aste honetatik aurrera, udalerriko ostalariei laguntza ekonomikoa emateko neurri gisa, Covid-19ak eragindako jarduera-murrizketen aurretik, ostalaritzako terraza bat jartzeko aurretiazko baimenik ez duten establezimenduek ibilgailuak aparkatzeko guneetan terraza bat jartzea eska dezakete. Baimenak urriaren 31ra arte emango dituzte, “edo larrialdi-egoerak edo hura ordezten duen araudiak irauten duen bitartean eta ostalaritza-jarduera mugatzea ezartzen duen bitartean”, diote udal ordezkariek.

Aparkaleku batzuk urriaren 31ra arte terraza bihurtzeko baimena emango du Basauriko Udalak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak