→Basauri

Trintxerako behin-behineko aparkalekua gauetan zabalik, ostiraletik aurrera, Basaurin

San Fausto plazako behin-behineko aparkalekua zabalik egongo da otsailaren 19tik aurrera, 20:00etatik 08:00etara bitartean.

Aparkaleku bakoitza zehazteko marrak margoztu dituzte / Geuria

San Fausto Plazako behin-behineko aparkalekua zabaldik egongo da otsailaren 19tik aurrera, 20:00etatik 08:00etara bitartean. Neurri horrek indarrean jarraituko du aparkatzeko eremuetan ostalaritzako terrazak instalatzea ahalbidetzen den bitartean. Izan ere, espazio horietan terrazak jartzeak aparkaleku-kopurua murriztuko duenez, neurri horrekin konpentsatzen saiatuko da Basauriko Udala. “Ordutegi horren bidez, auzotarrek eta haurrek aukera izango dute plaza bera aisialdirako gune gisa ere erabiltzeko”, diote udal ordezkariek. Guztira, 30 kotxerentzako lekua dago.

Urtarrilean erabaki zuen Udalak ostalaritzako terraza bat jartzeko aurretiazko baimenik ez duten establezimenduei aukera ematea aparkatzeko guneetan terrazak jartzeko. Baimenak 2021eko urriaren 31ra arte emango dituzte, “edo larrialdi-egoerak edo hura ordezten duen araudiak ostalaritza-jarduera mugatzea ezartzen duen bitartean”. Gaur egun 18 ostalaritza-establezimenduk aurkeztu dute aparkalekuetan terrazak jartzeko eskaera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak