San Fausto edo Trintxera plazako behin-behineko aparkalekua itxi egingo du Basauriko Udalak, eta martxoaren 14tik aurrera ezingo da bertan aparkatu. Hain zuzen ere, aparkatzeko guneetan ostalaritzako terrazak kendu egingo dituzte aste honetan.
Trintxerako behin-behineko aparkalekua iazko urtarrilean egokitu zuen Udalak eta otsailean zabaldu. Neurri horren helburua zen aparkalekuetan ostalaritzako terrazak jartzeko baimena eman ondoren, aparkaleku-plazen kopuruaren murrizketa konpentsatzea.
