→Basauri

San Juan gaueko suak pizteko baimenik ez du emango Basauriko Udalak

Basauriko Udalak jakinarazi berri duenez, ez ditu baimenduko San Juan gaueko suak, “kutsatze-arriskua handitu dezaketen jende-multzo handiak sortu ez daitezen”.

Basozelaiko San Juan sua // Argazkia: Geuria

Basauriko Udalak jakinarazi berri duenez, ez dituzte baimenduko San Juan gaueko suak. “Kutsatze-arriskua handitu dezaketen jende-multzo handiak sortu ez daitezen, ez dugu San Juan gauean suak pizteko baimenik emango”, diote Udaletik: “Zuhurtzia izan dugu ardatz pandemia osoan zehar, eta, orain ere, horri eutsiko diogu. Egunotan, gainera, foku berriak sortu dira. Basauriarren osasuna da garrantzitsuena”, diote udal arduradunek. Ekainaren 23an pizten ohi dira suak, San Juan eguneko bezperako gauean.

Sanjuanei dagokienez, aurten ez dira ez Basozelaiko ez Pozokoetxeko jaiak ospatuko.

Pozokoetxeko San Juan jaiak ez dituzte aurten ospatuko, Basaurin

Basozelaiko Sanjuanak aurten ez dituztela ospatuko erabaki dute auzotarrek

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak