→Basauri

Herrian gertatutako bi sexu erasoak gaitzesteko manifestazioa egingo dute bihar, San Migeletik Basauriraino

San Migeleko jaietan gertatutako bi sexu erasoak salatzeko manifestazioa deitu du Basauriko Mugimendu Feministak urriaren 10ean 20:00etan.

Urriaren 1ean elkarretaratzea egin zuten Basaurin, beste eraso bat salatzeko // Argazkia: Geuria

San Migeleko jaietan gertatutako bi sexu erasoak salatzeko manifestazioa deitu du Basauriko Mugimendu Feministak urriaren 10ean, ostegunez, 20:00etan. Manifestazioa San Migeleko Ixatxak parketik abiatuko da, eta Basaurin bukatuko da, Eskarabilera plazan, San Pedro elizaren ondoan. Mugimendu Feministatik beltzez jantzita joateko deia egin dute.

“Ez dugu joan den asteko erasoaren ajea pasatu eta jada berriz ere kaleara atera behar gara. Basauriko jaiak atean ditugu eta ez dugu gure herrian horrelako jarrerarik onartuko, hori dela eta Basauriko Mugimendu Feministak gaueko manifestazio batera deitzen zaitugu”, diote Basauriko Mugimendu Feministatik. Hain zuzen ere, urriaren 11n, ostiralez, hasiko dira San Fausto jaiak Basaurin.

Salatutako gertaerak joan den igandean jazo ziren, San Migeleko jaien bigarren asteburuan. Honekin batera, 17 urteko gazte bat Zumarragako adingabeen zentroan sartu dute bi erasoak egotzita.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak