→Basauri

Kotxe karabana eta bigarren kontzentrazio bat egingo dute Basaurin, San Migeleko gasolindegiaren kontra

San Migeleko bizilagunek dagoeneko alegazioak aurkeztu dituzte udaletxean. Gainera, 1.800 sinadura baino gehiago bildu dituzte.

Low cost gasolindegia jarri nahi duten lursaila // Geuria

Abaroa-San Migeleko low cost gasolindegiaren kontra mobilizazio gehiago deitu dituzte auzotarrek. Urtarrilaren 24an, igandez, kotxe karabana egingo dute 12:00etan Tximintxetik hasita. Era berean, urtarrilaren 28an, ostegunez, osoko bilkuran low cost gasolindegiaren aurkako mozioa aurkeztuko dute herritarrek, eta bitartean, kontzentrazioa egingo dute udaletxe aurrean 17:45etik aurrera. Honakoa bigarren kontzentrazioa izango da: lehenengoa abenduaren 29an egin zuten osoko bilkura izan bitartean.

San Migeleko bizilagunek dagoeneko alegazioak aurkeztu dituzte udaletxean. Besteak beste, espedientearen izapidetzeari, osasun publikorako arriskuei, leherketa-arriskuei, kutsadura akustikoari, ingurumenari, alboko etxearen egiturazko arriskuari, trafikoari edota mugikortasunari buruzko alegazioak aurkeztu dituzte Auzo Elkarteak eta kultura eta kirol arloko hainbat elkartek (Sofia Taramonako Guraso Elkartea, San Migel Bizirik, Mikelats Kultur Elkartea, La Fábrica kolektiboa, U.D.s. Indartsu, Bidebieta Pilota Taldea, Sagarrak), auzoko 1.800 sinadura baino gehiagoren babesarekin. Zehazki, 1.832 sinadura bildu dituzte gasolindegiaren kontra.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak