→Basauri

Bideoa | San Migelen eraiki nahi duten gasolindegiaren kontra kotxe karabana egin dute auzotarrek

Abaroa-San Migelen eraiki nahi duten low cost gasolindegiaren kontra kotxe karabana egin dute gaur goizean auzotarrek. Mobilizazioa 12:00etan hasi dute San Migelen eta Basauriko kaleetatik ibilbidea egin dute.

Urtarrilaren 28an osoko bilkuran gasolindegiaren aurkako mozioa aurkeztuko dute herritarrek, eta bitartean, kontzentrazioa egingo dute udaletxe aurrean 17:45etik aurrera. Honakoa bigarren kontzentrazioa izango da: lehenengoa abenduaren 29an egin zuten osoko bilkura izan bitartean.

San Migeleko bizilagunek dagoeneko alegazioak aurkeztu dituzte udaletxean. Besteak beste, espedientearen izapidetzeari, osasun publikorako arriskuei, leherketa-arriskuei, kutsadura akustikoari, ingurumenari, alboko etxearen egiturazko arriskuari, trafikoari edota mugikortasunari buruzko alegazioak aurkeztu dituzte Auzo Elkarteak eta kultura eta kirol arloko hainbat elkartek (Sofia Taramonako Guraso Elkartea, San Migel Bizirik, Mikelats Kultur Elkartea, La Fábrica kolektiboa, U.D.s. Indartsu, Bidebieta Pilota Taldea, Sagarrak), auzoko 1.800 sinadura baino gehiagoren babesarekin. Zehazki, 1.832 sinadura bildu dituzte gasolindegiaren kontra.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak