→Basauri

Ramon y Kareaga kaleko 11-15 zenbakien irisgarritasuna eta argiztapena hobetu ditu Basaurik

Ramon y Kareaga kaleko 11-15 zenbakien arteko tartea berrurbanizatuko dute // Google

San Migeleko Ramon y Kareaga kaleko 11. eta 15. zenbakien arteko tartea berrurbanizatuko du Basauriko Udalak. Zehazki, irisgarritasuna, argiztapena eta zoladura hobetuko dituzte.

Obrak egiteko lizitazio publikoa zabaldu du Udalak. Enpresek uztailaren 4ra arte dute euren eskaintzak aurkezteko epea zabalik. Ondoren, lanak esleituko ditu Udalak eta enpresa esleipendunak lau hilabete izango ditu obrak burutzeko. Udalak 366.408 euroko aurrekontua gorde du esku-hartze hori egiteko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak