→Basauri

Sarratuko geltoki berrian “ahalik eta garraiobide gehien” batzea bilatuko du Aldundiak

Sarratuko etxebizitza berriak // Geuria

Basauriko Sarratu geltokiak “ahalik eta intermodalitate handiena” izango du, eta “ahalik eta garraiobide gehien” bilduko ditu. Hala adierazi du Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak Batzar Nagusietan. Rementeria arabera, Euskal Trenbide Sarea (ETS) Galdakao eta Metroa lotuko dituen azpiegitura diseinatzen ari da. Ahaldun nagusiak jakinarazi du geltokiaren proiektuan urratsak ematen ari direla, “aztertzen eta hobetzen” ari direla, Sarratuk “ahalik eta intermodalitate handiena” izan dezan.

“Bizkaiko Garraio Partzuergoak (CTB) eta Foru Aldundiak intermodalitate hori bermatzeko zer nolako lanak egitea gustatuko litzaigukeen helarazi diogu ETSri, basauritarrak kontuan hartuta, baina baita gainerako herritarrak ere”, azpimarratu du Rementeriak.

EH Bilduk Rementeriaren agerraldia eskatu zuen Foru Aldundia zer urrats ematen ari den Sarratu “benetako geltoki intermodala” izan dadin azaltzeko, Metroaren 2. linearako zuzeneko konexioarekin. Teknikariei proiektuaren diseinuan lan egiten uzteko eskatu du Rementiak. Raul Mendez EH Bilduko ahaldunak Sarratu “eskualdeko geltoki intermodal handi” bilakatzearen alde egin du, Bizkaibuseko geltokiak eta disuasio-aparkalekua ere sartzea planteatuz, besteak beste.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak