→Basauri

Sendabelarrei buruzko hitzaldia emango du Mentxu Amunategik bihar Marienean

person holding yellow bottle

‘Sendabelarrak: ezagutzeko, zaintzeko eta elikatzeko’ hitzaldia antolatu du Sagarrak Ekologista Taldeak maiatzaren 27an Marienean.

Argazkia: R+R Medicinals on Unsplash

‘Sendabelarrak: ezagutzeko, zaintzeko eta elikatzeko’ hitzaldia antolatu du Sagarrak Ekologista Taldeak maiatzaren 27an, ostegunez, Marienean. Kontsumo Foroaren barruan, Mentxu Amonategi sendabelarretan adituak emango du hitzaldia, eta besteak beste, Bizkaian hazten diren landareak eta beren sendatze-propietateak ezagutaraziko ditu, baita elikaduran ere erabiltzeari buruz ere arituko da. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta gazteleraz izango da.

“Antzina-antzinatik, gizakiok sendabelarrak erabili ditugu zenbait gaitz tratatzeko. Landareek behin eta berriro erakutsi dute eraginkorrak direla”, diote Sagarraketik: “Sendabelarrak mundu osoan dira ezagunak beren propietate naturalengatik. Laguntzen dute etxean osasun-arazo batzuk arintzen, prebenitzen eta tratatzen. Osasunaren Mundu Erakundeak berak, 2014-2023 Plan Estrategikoan, garrantzitsutzat jo du erakundeko kide diren estatuek botika naturalak sustatzea eta beren osasun-sistemetan sartzea”. 

Hitzaldira joan nahi dutenek izena eman behar dute 944 263 769 telefono zenbakira deituta edo ekologia@sagarrak.org helbide elektronikora idatzita. Izena emateko azken eguna gaur, maiatzak 26, da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak