→Basauri

Eskola futbolean sexu abusuak jasan zituela salatu du basauriar batek

basauri sexu erasoa eskola futbola 2018 garaitza pepe

Umetan futbol entrenatzailearengandik sexu jazarpena jasan zuela publikoki salatu du basauriar batek. Egun entrenatzaile izaten jarraitzen du erasotzaileak.

Azaroaren 19an kontzentrazioa deitu dute Bilbon adin txikikoenganako sexu abusuen kontra // ASI de claro, Youtube

Umetan futbol entrenatzailearengandik sexu jazarpena jasan zuela publikoki salatu du basauriar batek. “Nire erasotzaileak nire familiarengandik uste ona zuen, eta 8 urtetatik 11 urtetara modu jarraituan nitaz abusatu zuen”, dio basauriarrak: “36 urte ondoren, nire emazteari umetan gertatutakoa kontatu nion eta hurrengo egunean Ertzaintzan salatu zuen eta Garaitzan niretzako laguntza eskatu zuen”.

Gaur egun ongi sentitzen dela adierazten du argitaratutako bideoan: “Badakit nire minak ez duela inoiz ez preskribatuko. Aldiz, nire erasotzaileak egindako delituak preskribatu zuen nik 28 urte nituela. Gainera, gaur egun oraindik ere umeak entrenatzen dihardu”, salatu du.

Adin txikikoenganako sexu abusuen eta tratu txarren prebentziorako nazioarteko eguna da azaroaren 19an eta egun horretan kontzentrazioa deitu dute Bilboko Arriaga plazan 19:00etan.

17.200 abusu haurtzaroan

Garaitza Elkartetik adierazi dutenez, 17.200 umek jasan dituzte edo jasango dituzte sexu abusuak haurtzaroan: 4 nesketatik batek eta 7 mutiletatik batek. “%15ak bakarrik salatzen ditu erasoak eta 10 kasu irekietatik 3 doaz epaiketara. Estatuan 10 kasuetatik 3 zigortzen dituzte eta Euskadin 10etik 1”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak