→Basauri

Sidenorrek 20 egunez eten egingo du bere ekoizpena argindarraren prezioak butzatuta

Sidenor enpresak eten egingo du bere ekoizpena Basauriko lantegian, argindarra % 300 garestitu dietelako.

Argindarraren prezioa % 300 baino gehiago handitu da // Geuria

Sidenor enpresak eten egingo du bere ekoizpena bere lantegi nagusian, Basaurin, fabrikazio-prozesuak gauzatzeko behar duen elektrizitatearengatik ordaintzen duen prezio “neurrigabea” dela eta. Hain zuzen ere, azken urtean prezio hori % 300 baino gehiago handitu da, megawatt ordua 60 eurotik 260 eurora igaro baita.

Hala jakinarazi du gaur enpresa metalurgiak, industria erabilera desberdinetarako altzairu berezi luzeen fabrikazioan Espainiako liderra denak: “Kostu elektrikoaren igoera horrek 200 euro gehiago suposatzen du tona bakoitzeko, hau da, fabrikazio-kostuak % 25 baino gehiago igotzea, eta horrek galerak eragiten ditu eta ezinezkoa egiten du egungo ekoizpen-erritmoari eustea”, diote. 

Erabilera industrialetarako elektrizitatearen garestitze horren aurrean, Sidenorreko zuzendaritzak Basauriko planta nagusiaren ekoizpena 20 egunez gelditzea erabaki du, hau da, programatutako egun produktiboen % 30, hemendik abenduaren 31ra arte.

“Kostu elektriko neurrigabeek eta kontrolik Argabekoek Sidenorri eragiten dioten inpaktu izugarria mugatzen saiatzeko lehen neurria” dela diote enpresako zuzendaritzak, baina ohartarazi du, “berez, ez duela sakoneko arazoa konpontzen”. Gauzak horrela, “beharrezkotzat” jotzen du “beste neurri batzuk” hartzea. Era berean, zehaztu du geldialdi horrek “zuzenean eta berehala” eragiten diola Basauriko planta nagusiari, baina “arian-arian” eragingo diela Euskadiko, Kantabriako eta Kataluniako beste toki batzuetan dituen gainerako lantegiei ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak