Maiatzaren 21ean izango da Festibas musika jaialdia Basaurin. Aurten, Kyrae, Infarto eta Sindikato del Ruido taldeak igoko dira San Isidro plazako eszenatokira 20:00etatik aurrera. Hasiera batean Pelicanos taldea izango zen kontzertuan, baina Zirt Zart Basaurik sare sozialetan iragarri duenez, Sindikato del Ruido taldeak ordezkatuko du Pelicanos.
