→Basauri

Skate indoor ikastaroa antolatuko dute Basaurin urritik abendura bitartean

Izena emateko epea zabalik dago urriaren 10era arte // Argazkia: Jan Kopřiva, Unsplash

Gazteei zuzendutako Skate ikastaroa antolatu dute ZirtZart Basaurik eta Udaleko Gazte Zerbitzuak urritik abendura bitartean. Ikastaroa profesionalek gidatutakoa izango da, eta espazio itxian eta estalian. Hain zuzen ere, ikastaroa Life Skate Park delako instalazioan eskainiko dute, Urbi auzoan, Bidebieta Lanbide Heziketako Institututik gertu. Espazio estali horrek 2.400 metro karratu ditu. 

Urriaren 18an eta abenduaren 20ra bitartean, eskolak astero izango dira eta parte hartzaileek 90 minutuko saio pertsonalizatua jasoko dute. Bi kategoria ezarri dituzte: alde batetik, 12 eta 17 urte bitartekoak, eta bestetik, 18 eta 35 urte bitarteakoak. Adingabeek aukera izango dute astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 18:30era bitartean, egokien duten txanda hautatzeko, eta nagusiek, aldiz, astearte edo osteguneko txanda, 20:00etatik eta 21:30era. Hautaketa hori ikastaroan izena emateko orduan zehaztu beharko dute interesdunek.

Izena emateko epea zabalik dago urriaren 10era arte. ZirtZarteko webgunearen bitartez edo Basozelai Gizarte Etxeko Gazte Informazio Bulegoan eman daiteke izena. Plaza kopuru mugatua da, eta ZirtZart Bazkide Txartela duten gazteek abantaila izango dute: kuotari dagokionez, bazkideek 20 euro ordainduko dituzte, herrian erroldatua daudenek baina bazkide ez direnek 30 euro ordainduko dituzte, eta plaza librerik balego Basaurin erroldatuta ez daudenek 65 euro ordainduko dituzte. Informazio gehiagorako 944 666 430 telefono zenbakia eta zirtzart@basauri.eus helbide elektronikoa daude herritarren eskura.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak