→Basauri

Ramon Barea, Malena Alterio, Javier Gutierrez eta Ignatius Farray izango dira Social Antzokian

Irailaren 25etik urtarrilaren 2ra bitartean zuzeneko 17 ikuskizun programatu dituzte Social Antzokian. Irailerako eta urrirako sarrerak uztailean jarriko dituzte salgai.

Irailetik abendura bitartean zuzeneko 17 ikuskizun programatu dituzte Basaurin // Social Antzokia

Irailetik abendura bitarteko egitarauaren berri eman du Social Antzokiak. Antzerkia, umorea, musika, musikalak eta umeentzako ikuskizunak programatu dituzte urteko azken hilabeteetarako. Besteak beste, Basauriko eszenatokira igoko dira Ramón Barea, Malena Alterio, Juan Diego Botto, Irene Bau, Javier Gutiérrez, Eneko Sagardoy, Ignatius Farray, Pepín Tre edo Itziar Lazkano. Guztira 17 ikuskizun izango dira Social Antzokian irailaren 25etik urtarrilaren 2ra bitartean.

Hasieran, bakarrik jarriko dira salgai iraila eta urriko ikuskizunetarako sarrerak, “pandemiaren bilakaeraren eta baimendutako edukiera handitzeko aukeraren zain”, diote Social Antzokiko arduradunek. Horrela bada, uztailaren 23tik 30era bitartean Socialen Lagunak klubeko kideek eskuratu ahalko dituzte sarrerak leihatilan. Ondoren, uztailaren 31tik aurrera gainerako ikus-entzuleen eskura ere jarriko dira salgai sarrerak leihatilan zein Antzokiaren webgunean.

Social Antzokia 2021

Iraila-Abendua

Irailak 25, larunbata
20:00 Antzerkia: ‘Porco’ (Los Anisakis)

Urriak 2, larunbata
20:00 Dantza: ‘Dead’ (Lasala)

Urriak 12, asteartea
20:00 Antzerkia: ‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ (Txalo Teatro eta Demode)

Urriak 16, larunbata
20:00 Antzerkia: ‘El viaje a ninguna parte’ (Ramon Barea, Patxo Telleria, Irene Bau, Mikel Losada eta Itziar Lazkano)

Urriak 24, igandea
12:30 Umeentzako antzerkia: ‘Perez sagutxoa’ (Glu Glu)

Azaroak 5, ostirala
20:00 Umorea: Ignatius Farray

Azaroak 6, larunbata
20:00 Antzerkia: ‘Principiantes’ (Javier Gutierrez, Monica Regueiro, Daniel Perez Prada, Vicky Luengo)

Azaroak 7, igandea
11:00/13:00 Umeentzako antzerkia: ‘Lu’ (Cia. Maduixa)

Azaroak 12-13-14
MAZ Basauri

Azaroak 20, larunbata
20:00 Musika/Umorea: ‘Verdades como puños’ (Pepín Tre)

Azaroak 26, ostirala
20:00 Antzerkia: ‘Maitasunaren itxiera’ (Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy)

Abenduak 3, ostirala
20:00 Musika: ‘Koplariak koplari’ (Xabier Amuriza eta Agus Barandiaran)

Abenduak 18, larunbata
20:00 Antzerkia: ‘Los que hablan’ (Malena Alterio eta Luis Bermejo)

Abenduak 19, igandea
18:00 Magia umeentzat: Oliver Magoa

Abenduak 22, asteazkena
18:00 Musikala umeentzat: ‘Ár bo la ré’ (Euskaraz)

Abenduak 30, osteguna
20:00 Antzerkia: ‘Una noche sin luna’ (Juan Diego Botto)

Urtarrilak 2, igandea
18:00 Musikala umeentzat: ‘Blancanieves. El musical’ (Candileja Producciones)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak