→Basauri

Asier Bilbao, Oihan Vega eta Dani Mateo izango dira otsailean Social Antzokian

Euskarazko bi ikuskizun izango dira otsailean Social Antzokian: ‘Ez dok ero’ antzezlana eta ‘Musikarium’ umeentzako kontzertua.

Asier Bilbaoren Showa otsailaren 14an izango da Social Antzokian // Asier Bilbao

Aurten ez dira ohiko Inauteriak ospatuko. Pandemia dela-eta, eta aglomerazioak ekiditeko asmoz, ezinezkoa da aurreko urteetan antolatu izan dituzten ekintzak antolatzea, baina alternatiba gisa, Basauriko Udaleko jai batzordeak zenbait jarduera jarriko ditu martxan. Alde batetik, Social Antzokian bi ikuskizun izango dira: Asier Bilbaoren Showa (otsailak 14, 19:00) eta Oihan Vegaren ‘Musikarium’ ikuskizuna (otsailak 16, 17:30). Lehenengoa transformismo, kabaret eta musika ikuskizuna da eta bigarrena 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa.

Otsailean zehar emanaldi gehiago izango dira Social Antzokian:  ‘Uniko’ (otsailak 7, 12:30), ‘Ez dok ero’ (otsailak 19, 19:00), Dani Mateo (otsailak 20, 19:00) eta ‘Madre coraje’ (otsailak 27, 19:00). Bestetik, martxoan emakumeak protagonista izango dira Social Antzokian: Ainara Legardon (martxoak 5, 19:00), Anne Etchegoyen (martxoak 13, 19:00), Adriana Bilbao (martxoak 20, 19:00), Eguzki Zubia (martxoak 26, 19:00), eta Cecilia Solaguren (martxoak 27, 19:00). Martxoko emanaldietarako sarrerak otsailean jarriko dituzte salgai.

Mozorro lehiaketa antolatuko du Zirt Zart Basaurik eta herritarrek bozkatuko dituzte irabazleak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak