→Basauri

Tanttaka, ATX Teatroa eta entzute handiko hainbat artista egongo dira Basauriko Social Antzokian

Social Antzokiak datorren denboraldirako programazioa aurkeztu du. Itzal handiko estatu mailako artistez gain, 10 euskal konpainia ere hurbilduko dira Basaurira, eta euskarazko programazioari bultzada emango diote.

Bost Minutun antzerkia // Txalo Teatro

Social Antzokiak datorren denboraldirako programazioa aurkeztu du. Itzal handiko estatu mailako artistez gain, 10 euskal konpainia ere hurbilduko dira Basaurira, eta euskarazko programazioari bultzada emango diote 2022ko azken hilabeteetarako egitarauan. Irailaren 24an hasiko dira lehenengo emanaldiak, eta umeentzako programazioa, urriaren 30ean. Guztira, 20 ekitaldi antolatuko dira, eta antzerkiak, musika eta dantza emanaldiak eta zirku ikuskizunak izango dira protagonista.

Emanaldiez gain, urteroko MAZ Basauri musika festibala ere azaroaren 11 eta 12 bitartean egingo da aurten. Nacho Vegas, León Benavente, Christina Rosenvinge, Xoel López, Maika Makovski, Sidonie, Russian Red, Mike Farrys eta beste hainbat artista egon izan dira aurreko edizioetan. Social Antzokiko kontzertuez gain, MAZ Basaurik doako emanaldiak eskainiko ditu kalean.

Uda ostetik hasita, Blanca Portillo, Maru Valdivieso eta Isabel Ordaz zein Pedro Casablanc, Juan Diego Botto, Carlos Hipólito eta Antonio Molero aktoreak bertaratuko dira Social Antzokira. Madrilgo Yllana eta La Baldufa talde kataluniarraz gain, Tanttaka, Keha Ziater, Txalo Teatro eta ATX Teatroa euskal konpainiak ere egongo dira Basaurin.

Winona&Grace // Social Antzokia

SOCIAL ANTZOKIA. 2022ko iraila – 2023ko urtarrila

Irailak 24, larunbata
20:00. Maru Valdivielso eta Pedro Casablanc: Decadencia. Antzerkia

Urriak 2, igandea
19:00. Blanca portillo: Silencio. Antzerkia

Urriak 10, astelehena
20:00. Yllana: Maestrissimo. Musika-umorea

Urriak 14, ostirala
20:00. Txalo teatro: Bost Minutun. Antzerkia

Urriak 22, larunbata
20:00. Pancho Varona eta La Banda del Pirata Cojo: Gira Sabinera 2022. Musika

Urriak 23, igandea
19:00. Eva Guerrero konpainia: Lof Ladies On Fight. Dantza

Urriak 29, larunbata
20:00. Tanttaka: Mi hijo sólo camina un poco más lento. Antzerkia

Urriak 30, igandea
12:30. Glu Glu: Munduari itzulia 80 egunetan. Umeentzako antzerkia

Azaroak 4, ostirala
20:00. Ainhoa Artetxe eta Graciela Doniz: Winona & Grace. Antzerkia

Azaroak 5, larunbata
20:00. Carlos Hipólito: Oceanía. Antzerkia

Azaroak 11-12, ostirala/ larunbata
MAZ Basauri. Musika

Azaroak 25, ostirala
20:00. Khea Ziater eta Teatro Arriaga: Faces. Antzerkia

Azaroak 27, igandea
Txirri, Mirri eta Txiribiton: Zoro gaitezen. Pailazoak

Abenduak 2, ostirala
20:00. ATX Teatroa: Lubaki Lainotsua. Antzerkia

Abenduak 4, igandea
19:00. Juan Diego Botto: Una noche sin luna. Antzerkia

Abenduak 10, larunbata
20:00. La Dramática Errante: Yerma. Antzerkia

Abenduak 17, larunbata
20:00. Cia. Adriana Bilbao: Zarra. Dantza

Abenduak 18, igandea
19:00. Isabel Ordaz eta Antonio Molero: El Beso. Antzerkia

Abenduak 29, osteguna
18:00. Bye, bye, Confetti. Zirkua

Urtarrilak 3, asteartea
18:00. Candileja Producciones: La Sirenita. Musikala

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak