→Basauri

Itziar Ituño, Belen Cuesta, Ricardo Gomez, Maren… izango dira Social Antzokian datozen hilabeteotan

Urtarriletik martxora bitarteko kultur egitarauaren berri eman du Social Antzokiak. Guztira 16 ikuskizun programatu dituzte, tartean, antzerkia, musikalak, kontzertuak, bakarrizketak, dantza eta magia. Besteak beste, Itziar Ituño basauriarra bere herriko agertokira igoko da berriro, eta bestetik, Belen Cuesta eta Ricardo Gomez, Ander Lipus, Maren abeslaria, Rafael Alvarez ‘El Brujo’, Magüi Mira eta Amaia Elizaran eta Liam Ó‘Maonlaí izango dira Social Antzokian.

Datorren denboraldiko ikuskizunetarako sarrerak abenduaren 18tik aurrera eskuratu daitezke ohiko kanalen bitartez. Social Antzokiko bazkideek dagoeneko sarrerak eros ditzakete, abenduaren 17ra arte, txarteldegian (11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara).

SOCIAL ANTZOKIA 2022

Urtarrila-Martxoa

Urtarrilak 2, igandea
Haurrentzako musikala: ‘Blancanieves. El musical’. Candilejas Producciones

Urtarrilak 9, igandea
Haurrentzako antzerkia: ‘Leihoak’. Teatro Paraiso

Urtarrilak 15, larunbata
Antzerkia: ‘El alma de Valle Inclán’. Rafael Álvarez ‘El Brujo’

Urtarrilak 22, larunbata
Antzerkia: ‘El hombre almohada’. Belén Cuesta eta Ricardo Gómez

Urtarrilak 28, ostirala
Antzerkia: ‘Atzerrian Lurra Garratz’. Huts Teatroa-Artedrama

Otsailak 4, ostirala
Antzerkia: ‘La Tarara’. Hika Teatroa (Itziar Ituño antzezle)

Otsailak 5, larunbata
Musikala: ‘Yo, la peor del mundo’. Vaiven Teatro

Otsailak 12, larunbata
Zarzuela: ‘Si las mujeres Mandasen’. Zabalguneko Masa Korala

Otsailak 19, larunbata
Antzerkia: ‘Los aborígenes: Lorca, Dalí, Buñuel’. Pabellón 6 Gazte Konpainia

Otsailak 20, igandea
Haurrentzako antzerkia: ‘Zuhaitzak landatzen zituen gizonak’. Gorakada

Otsailak 25, ostirala
Antzerkia: ‘Fake, Begiari Tranpa edo Tranpantojo’. Erre Produkzioak

Martxoak 4, ostirala
Kontzertua: Maren, ‘Margaritas y Lavandas’

Martxoak 5, larunbata
Bakarrizketa, antzerkia: ‘Feminismo para torpes’. Nerea Pérez de las Heras

Martxoak 19, larunbata
Antzerkia: ‘Molly Bloom’. Magüi Mira

Martxoak 26, larunbata
Dantza: ‘Arima’. Amaia Elizaran & Liam Ó ‘Maonlaí

Martxoak 27, igandea
Haurrentzako magia eta antzerkia: ‘Hâi, la pescadora de sueños’. Cia Giramagic

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak