→Basauri

Social Antzokiko bazkideek bihartik aurrera eros ditzakete azaroko eta abenduko ikuskizunen sarrerak

Irailaren 24tik 30era bitartean erosi ahal izango dituzte Socialeko bazkideek azaroko eta abenduko ikuskizunetarako sarrerak.

Urriaren 1etik aurrera gainerako herritarrek erosi ahal izango dituzte sarrerak // Geuria

Irailaren 24tik 30era bitartean erosi ahal izango dituzte Socialeko bazkideek azaroko eta abenduko ikuskizunetarako sarrerak antzokiko leihatilan. Besteak beste, Ignatius Farray, Javier Gutierrez, Monica Regueiro, Daniel Perez Prada eta Vicky Luengo, Pepín Tre, Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy, Xabier Amuriza eta Agus Barandiaran, Malena Alterio eta Luis Bermejo, Oliver Magoa eta Juan Diego Botto igoko dira Basauriko eszenatoki nagusira. Egitarau osoa esteka honetan kontsultatu daiteke.

Edukiera murriztua dela eta, bazkide bakoitzak bi sarrera baino ezingo ditu erosi (horietako bat deskonturik gabe). Txarteldegia zabalik egongo da egunero 17:00etatik 21:00etara. Urriaren 1etik aurrera publiko orokorrarentzako sarrerak jarriko dituzte salgai.

Irailaren 25ean denboraldi berria

Irailaren 25ean emango diote hasiera ikasturte berriko zuzeneko ikuskizunen egitarauari Social Antzokian. Los Anisakis konpainiaren ‘Porco’ umorezko ikuskizuna izango da egun horretan, eta oraindik ere sarrerak salgai daudela gogorarazi dute Social Antzokiko arduradunek. Era berean, urriko emanaldietarako (‘Dead’, ‘Kutsidazu bidea Ixabel. Musikala’, ‘El viaje a ninguna parte’ eta ‘Perez Sagutxoa’) sarrerak ere salgai daudela diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak