→Basauri

Social Antzokiko zine emanaldiak eta ikuskizunak ordubetez aurreratu dituzte, Basaurin

Filmeen proiekzioa 19:00etan hasiko da urriaren 29tik aurrera, eta azaroko ikuskizunak 19:30era aurreratu dituzte.

Zina emanaldiak 19:00etan hasiko dira eta ikuskizunak 19:30ean // Argazkia: Geuria

Gaurtik aurrera indarrean dauden neurri berriek aldaketak ekarriko ditu Social Antzokiko programazioan. Ordutegiari begira, zine emanaldiak eta ikuskizunak ordubetez aurreratu dituzte. Gauzak horrela, zineman filmeen proiekzioa 19:00etan hasiko da urriaren 29tik aurrera (‘Falling’ filma). Baskonia Mendi Taldeak Social Antzokian azaroan antolatu dituen emanaldiak ere 19:00etara aurreratu dituzte.

Ikuskizunei dagokienez, 19:30etan hasiko dira denak: ‘¡Ave, osos!’ (azaroak 7), ‘Mastodonte’ (azaroak 14) eta ‘Fresa y chocolate’ (azaroak 28). Harrentzako ikuskizunen ordutegia bere horretan mantendu dute (12:30): ‘Kottondarrak’ (azaroak 8) eta ‘Botadun katua’ (azaroak 22).

Aldaketa horiek eraginda ikuskizunetara joatekorik ez dutenei sarreren zenbatekoa itzuliko diete antzokiko leihatilan, astelehenetik igandera 17:00etatik 20:00etara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak