→Basauri

Soraya Morla basauriarrak PSE-EEren idazkari nagusirako hautagaitza aurkeztuko du

Soraya Morla 2015eko udal hauteskundeen kanpainan // Argazkia: PSE Basauri

Soraya Morla Basauriko Udalean alderdi sozialistako zinegotzi izandakoak hautagaitza aurkeztuko du PSE-EEren idazkari nagusia izateko. Hau da, Idoia Mendia ordezkatzeko hautagaitza aurkeztuko du. Hala adierazi dute zenbait hedabidek eta gaur bertan bere sare sozialetan eman du horren berri Morlak: “PSE-EEren esentzia berreskuratu nahi dut, euskal sozialdemokraziaren erreferentzia izatea berriro. Ez gara konformatuko hirugarren indarra izatearekin”, dio bere Facebook kontutik. Irailaren 27ra arte du Morlak bere hautagaitza aurkezteko.

Era berean, alderdi sozialistak EAJrekin dituen gobernu akordioak ez berrargitaratzea da Morlaren asmoa. “Herritarrentzako beharrezkoak diren gauza puntualak babestu daitezke, baina gure nortasuna izan nahi dugu berriro, disolbatzen ari garelako. Gai organikoa da, ez politikena, sozialista guztiok baitugu ideia bat”, adierazi du Morlak Europa Press agentziari egindako adierazpenetan.

Morlaz gain, Eneko Andueza Gipuzkoako PSEko idazkari nagusiak eta Legebiltzarreko bozeramaileak aurkeztuko du bere burua PSE-EEren idazkari nagusi izateko. Anduezak alderdiaren zuzendaritzaren gehiengoaren babesa du eta ostiral honetan aurkeztuko du bere hautagaitza.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak