→Basauri

Svetlana Baeva basauriarrak parte hartuko du ETB1eko Baserria saioan

Basaurin bizi den errusiarra da Svetlana Baeva. ETB1eko Baserria saioan parte hartuko du kaletar bezala.

Argazkia: EiTB

Svetlana Baeva basauriarrak ETB1eko Baserria saioaren bigarren edizioan parte hartuko du. Kaletar bezala parte hartuko du Errusiako basauriarrak. Guztira 20 partaide izango ditu lehiaketak -10 baserritar eta 10 kaletar- eta denak benetako baserri batean biziko dira, landa eremuko egoera gogorrei aurre eginez.

Duela hiru urte etorri zen Svetlana Errusiatik Euskal Herrira eta euskara ikasten ari da. Gaur egun B2 maila dauka, eta bere euskara maila hobetzeko izena eman du programan.

Irailaren 19an estreinatuko dute Baserria saioaren denboraldi berria. Klaudio Landak aurkeztuta, igandetan 22:00etan izango da saioa ETB1en. Gainera, asteartero eztabaida saioa izango da platotik zuzenean. “Baserria Chatbot” joko interaktiboa izango du aurtengo edizioak, eta “Baserria” app berria ere estreinatu du EiTBk.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak