→Basauri

Tabernetako terrazak 23:00ak arte egongo dira zabalik ostiraletan, larunbatetan eta jaiegun bezperetan, Basaurin

// Geuria

Gaur hasi beharko ziratekeen San Fausto jaiak Basaurin, baina egungo egoera dela eta, Herriko Taldeakek ez du pandemia aurretik ezagutzen genituen jairik antolatu. Ildo horretan, Basauri Merkatari Elkarteak “erantzukizuna” eskatu du datozen egunetan: “Basauriko saltoki eta ostalaritzako legezko ordezkari bakarra garen aldetik, ostalariekin harremanetan jarri gara haien laguntza eskatzeko eta indarrean dauden araudiak gogorarazteko, datozen egunak denok batera gozatzeko, segurtasunez, hondamenik gabe eta giro onean”, diote.

Araudiaren arabera, neguko ordutegia izango dute tabernetako terrazek: astelehenetik ostegunera 09:00etatik 22:00etara; ostiraletan, larunbatetan eta jaiegun bezperetan 09:00etatik 23:00etara; eta igandetan eta jaiegunetan 10:00etatik 22:00etara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak