→Basauri

Udal tasak eta zergak 2022an berriro izoztea proposatu du Basauriko udal gobernu taldeak

// Geuria

2022an udal tasak eta zergak beste urte batez izoztea eta behartsuenentzako eta ikasleentzako aurreko ekitaldietan ezarritako hobariak mantentzea proposatu du gaur Basauriko udal gobernu taldeak (EAJ eta PSE) Ogasuneko Informazio Batzordean. Oposizioan dauden gainerako alderdiek urriaren 15era arteko epea dute proposamenari zuzenketak aurkezteko.

Gobernu taldearen proposamena onartuko balitz, ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ), ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ) eta etxeko zerbitzuagatiko tasa, adibidez, 2020an bezala mantenduko lirateke. Gainera, indarrean jarraituko lukete langabetuentzako, diru-sarreren bermerako errenta jasotzen dutenentzako eta ikasleentzako hobari eta deskontuak, hala nola, Kultur Basauri, Basauri Kirolak edota Euskaltegietako tasa eta prezio publikotan.

Bestalde, zabor-bilketa zerbitzuagatiko tasaren kasuan, iraileko osoko bilkuran onetsi dute ordenantza aldatzea, hondakinak birziklatzeagatiko hobariak aplikatu ahal izateko: “Hondakin organikoetan aplikatzen hasiko da, eta, apurka-apurka, gainerako zaborretara zabalduko da. Abiapuntu gisa, proposatzen dugu % 10eko hobaria aplikatzea hondakin organikoen bilketan, eta, emaitzak zeintzuk diren aztertuta, % 30eraino igotzea”, dio Berta Montes Ogasun arloko zinegotziak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak