→Basauri

2020ko hasieran terraza-tasa osorik ordaindu zuten tabernei dirua itzuli die Basauriko Udalak

Bestetik, Basauriko Udalak jakinarazi du 2020an ordaindutako zabor-bilketa tasaren % 65 inguru itzuliko diela ostalariei eta merkatariei.

Iaz ordaindutako zabor-bilketa tasaren % 65 inguru ere itzuliko die Udalak ostalariei eta merkatariei // Geuria

2020ko hasieran terraza-tasa osorik ordaindu zuten tabernei zenbatekoa itzuli die dagoeneko Basauriko Udalak. Iaz terraza-tasa osorik kobratu zien 13 ostalariri zenbateko proportzionala itzuli die, eta gainerakoei hiruhileko bakarra kobratu die, 2020ko urtarriletik martxora bitartekoa. Udalak kobratu zituen terraza-tasak “berehala itzultzea” eta etorkizuneko alarma-egoeretan tasa horiek jaistea eskatu zuten Basauriko ostalariek abenduan egin zuten manifestazioan. Orduan, udal ordezkariek jakinarazi zuten terraza-tasa ez dutela berriro ere kobratuko jarduerarik gabeko aldi gehiago egonez gero.

Era berean, datorren urteari begira zabor eta estolderia tasan beherapenak edo hobariak ematea ere eskatu zuten ostalariek. Zentzu horretan, Udalak jakinarazi du 2020an ordaindutako zabor-bilketa tasaren % 65 inguru itzuliko diela ostalariei eta merkatariei, “jarduera eten eta mugatu behar izanak eta edukiera murriztu behar izanak beren ohiko funtzionamenduan izandako eraginak arintzeko”. “Bizi duten egoera latzari aurre egiten laguntzeko beste neurri bat da; laguntza zuzen bat, Udalak jada abiarazitako beste batzuk eta etorkizunerako aurreikusitakoak osatzen dituena”, dio Asier Iragorri alkateak. Gauzak horrela, Udalak bere ordenantza fiskalak aldatuko ditu, deskontu berezi horiek jasota gera daitezen. Bizkaiko Foru Aldundiak ordentza fiskalei buruzko araudia aldatu du, eta horri esker, Udalek aipatutakoa bezalako ezohiko hobariak ezarri ahal dituzte. 2021era begira antzeko neurriak aplikatuko dituztela diote udal ordezkariek. 

Aparkaleku batzuk urriaren 31ra arte terraza bihurtzeko baimena emango du Basauriko Udalak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

🟣 Martxoak 8 Basaurin! 💪 #Zuzenean
|