→Basauri

Euskal Herriko tokiko komunikabideak batuko dira hilaren 15ean Basaurin

Tokikom Jardunaldiak egingo dira Basauriko Ibaigane Kultur Etxean azaroaren 15ean, albiste faltsuak hizpide hartuta. Era berean, Tokikom Sariak banatuko dituzte.

Iazko Tokikom Sarien banaketa EITBko Bilboko egoitzan / Tokikom

Tokikom Jardunaldiak egingo dira Basauriko Ibaigane Kultur Etxean azaroaren 15ean, albiste faltsuak hizpide hartuta. ‘Albiste faltsuen eragina gertuko komunitatean’ izango da jardunaldien gai nagusia: “Nola sortzen dira, nola hedatzen dira albiste faltsuak? Nola eragiten diote gizarteari, ingurune hurbilari? Eta batez ere, zer abantaila eta tresna ditugu euskarazko gertuko komunikaziotik albiste faltsu eta zurrumurruen eragina murrizteko?”. Hori guztia aztertuko dute jardunaldiotan, besteak beste, Maldito Bulo, Zurrumurruen Aurkako Sarea eta Euskaltzaleen Topaguneko adituek.  GEURIA, Aiurri eta Kronika komunikabideek tokian tokiko kasu prak-tikoak azalduko dituzte.

Horretaz gain, , 2019ko Tokikom Sariak banatuko dituzte Basaurin: azken urtean toki komunikabideetan argitaratutako portadarik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onenak, alegia. Iaz GEURIAk irabazi zuen eduki onenaren saria eta horregatik banatuko dituzte aurten Tokikom Sariak Basaurin.

Jardunaldiok Tokikomek berak eta GEURIAk elkarlanean antolatu dituzte. Ibaigane Kultur Etxean izango dira jardunaldiak 09:30etik 14:30era. Sarrera doakoa da eta euskarazko komunikazioan interesa duen edonor joan daiteke. Bertaratu nahi duenak galdetegi hau bete beharko du aurretiaz.

Tokikom Jardunaldiak | 2019 | Egitaraua

Azaroak 15, ostirala
Ibaigane Kultur Etxea (Basauri, Bizkaia)

09:30-09:45 Harrera
09:45-10:00 Ongi etorria
10:00-10:10 Tokikom urtearen errepasoa. Jone Guenetxea, Tokikomen presidentea
10:10-10:40 Tokikom Sariak. Banaketa ekitaldia
10:40-11:00 Atsedenaldia eta kafea
11:00-11:45 ‘Albiste faltsuak eta fact-checking. Zergatik, zertarako, zer eta nola’. Laura del Rio Leopoldo, kazetaria eta Maldito Buloren koordintzailea
11:45-12:30 ‘Zurrumurruen aurkako lana bertatik bertara’. Irantzu Jauregi Artola, Zas! Zurrumurruen Aurkako Sareko partaidea
12:30-12:50 ‘Aniztasuna lantzen euskaratik. Auzoko esperientzia’. Mikel Ozaita Azpirotz, Euskaltzaleen Topagunea
12:50-13:05 Kasu praktikoa: GEURIA, “Hiru buruko munstroa” dokumentala
13:05-13:20 Kasu praktikoa: Aiurri, ‘Baltasar’
13:20-13:35 Kasu praktikoa: Kronika.eus, irakurleen lekukotza faltsuak
13:35-14:15 Mahai ingurua: Tokiko eragileak zurrumurruen aurrean. Tokikotasuna eta euskara kohesio elementu gisa
14:15-14:30 Ondorioak eta azken agurra. Jone Guenetxea

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak