→Basauri

‘Tom eta Jerry’ filma emango dute Social Antzokian, euskaraz, apirilaren 1etik 5era

Zinema Euskaraz programak ‘Tom eta Jerry’ film berria (AEB, 2021) estreinatuko du ostiral honetan euskal zinema aretoetan. Besteak beste, Basauriko Social Antzokian emango dute Aste Santuko oporretan, apirilaren 1etik 5era bitartean, 12:00etan. Sarreren prezioa 5 eurokoa izango da.

Tim Storyk zuzendutako film estatubatuar hau marrazki klasikoetako pertsonaia nagusietan oinarrituta dago, eta irudi erreala eta animazioa nahasten ditu. ‘Elfkinak’ eta ‘Kranston ikastetxea: munstroen eskola’ filmeen estreinaldiaren ostean, ‘Tom eta Jerry’ da Zinema Euskaraz programak 2021ean hartuko duen hirugarren filma, Zineuskadik sustatua.

Zineuskadi euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoa berresten jarraitu nahi duen ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak haurrentzako eta gazteentzako filmak bikoiztea bultzatzen du, eta euskara sustatzen du zinemagintzaren sektorean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak