→Basauri

Trintxerako behin-behineko aparkalekuaren ordutegia luzatu du Basauriko Udalak

Orain arte 20:00etatik 08:00etara bitartean erabili zitekeen, baina hemendik aurrera 20:00etatik 10:00etara bitartean erabili ahalko da.

hemendik aurrera 20:00etatik 10:00etara bitartean erabili ahalko da Trintxerako behin-behineko aparkalekua // Geuria

San Fausto plazako behin-behineko aparkalekuaren ordutegia luzatu du Basauriko Udalak. Orain arte 20:00etatik 08:00etara bitartean erabili zitekeen, baina hemendik aurrera 20:00etatik 10:00etara bitartean erabili ahalko da. Hau da, bi orduz luzatu du Udalak Trintxerako behin-behineko aparkalekuaren ordutegia. “Ordutegi berriak aukera ematen jarraitzen du auzotarrek eta haurrek plaza bera aisialdirako gune gisa ere erabiltzeko”, diote udal ordezkariek. Guztira, 30 kotxerentzako lekua dago.

Urtarrilean erabaki zuen Udalak ostalaritzako terraza bat jartzeko aurretiazko baimenik ez duten establezimenduei aukera ematea aparkatzeko guneetan terrazak jartzeko. Baimenak 2021eko urriaren 31ra arte emango dituzte, “edo larrialdi-egoerak edo hura ordezten duen araudiak ostalaritza-jarduera mugatzea ezartzen duen bitartean”.

Trintxerako behin-behineko aparkalekua otsailaren 19tik aurrera dago erabilgarri.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak