→Basauri

Txalaparta saio didaktikoa antolatu du Zutarrik larunbatean Basaurin

Anai Gambra eta Mikel Urrutia Hutsun Txalaparta Taldeko kideak // Hutsun

Txalaparta kontzertua antolatu dute Zutarrik eta Sestaoko Tx Eskolak urtarrilaren 22an, larunbatez, Basaurin. Kontzertuaz gain, saio didaktikoa ere izango da larunbatekoa, Hutsun txalaparta taldearen eskutik:Denok entzun dugu txalaparta noizbait, baina gutxik dakite nondik datorren edota zergatik jotzen den horrela”, diote. Gauzak horrela, Anai Gambra eta Mikel Urrutiak txalapartaren nondik norakoak erakutsiko dituzte ‘Txalapara Hutsa’ izeneko kontzertu didaktikoaren bitartez. Emanaldia 20:00etan izango da Zutarri tabernan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak