Txarraska Txiki jaia antolatu du Basauriko gaztetxeak azaroaren 28an, igandez. Besteak beste, txalaparta jotzen ikasteko tailerra, rokodromoa, musika, Txarraskate tailerra, papiroflexia eta serigrafia tailerra, malabareak egiten ikasteko tailerra, puxikak, marrazkiak edota norbera bere burua margotzeko aukera egongo da. Jaia 10:00etan hasiko da, goiz osoan zehar. Eguerdian, 12:00ak aldera, clown ikuskizuna antolatu dute.
