→Basauri

Basaurin beteko du zigorra aurrerantzean Txus Martin presoak, hirugarren graduan

basauri txus martin 2016 manifestazioa

Hirugarren gradua eman diote Txus Martin preso basauriarrari. Hemendik aurrera Basaurin beteko du zigorra, eta kalera ateratzeko aukera izango du.

Hirugarren gradua eman diote Txus Martin preso basauriarrari // Argazkia: Geuria

Hirugarren gradua eman diote Txus Martin preso basauriarrari. Estatuko Espetxe Zuzendaritzak adierazi du hemendik aurrera Basaurin beteko duela zigorra Martinek, baina hirugarren graduan. Hau da, kalera ateratzeko aukera izango du Martinek. “Oraindik ez dakigu zehazki zein baldintza izango dituen, baina hirugarren gradua eman diotela adierazi digute”, diote Txusen Lagunak plataformatik.

Larriki gaixo dago Martin. Arazo sikikoak eta fisikoak izateaz gain, iazko apirilean bihotzeko ebakuntza egin zioten Basurtuko Ospitalean. Lau egun ospitaleratuta egon ondoren, Zaballako espetxera eraman zuten berriro.

Martinez gain, beste bi presok lortu dute hirugarren gradua eta Euskal Herriko espetxetara hurbilduko dituzte. Sebas Etxaniz elgoibartarra Martuteneko kartzelara eramango dute eta Oier Urrutia gasteiztarra Zaballakora.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

🟣 Martxoak 8 Basaurin! 💪 #Zuzenean
|