→Basauri

Abentura udalekuak eta bideojokoak sortzeko udalekuak antolatu dituzte Basaurin

// Argazkia: Anderson Schmig, Unsplash

‘Uda Gazte’ eta ‘Uda Tekno Steam’ udalekuak antolatu ditu Basauriko Udaleko Zirt Zart Gazte Bulegoak ekainaren 27tik uztailaren 8ra bitartean 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Lehenengo udalekuetan, kirol eta ur ginkanak, eskulanak eta abentura irteerak antolatuko dituzte, eta bigarrenean bideojokoak sortzeko tailerrak, 3D fabrikazioa edota Microbit Experience bezalako jarduerak izango dira.

Interesdunek izena eman dezakete ekainaren 15era arte zirtzart.basauri.eus webgunearen bitartez edo aurrez aurre Basozelai Gizarte Etxean dagoen Gazte Informazio Bulegora bertaratuz. Plaza-kopurua mugatua denez, ZirtZart Bazkide direnek lehentasuna izango dute plaza horiek esleitzerako orduan. Bi udalekuetan eman daiteke izena.

‘Uda Gazte’ udalekuak

– Ekainak 27-Uztailak 8
– Basozelai Gizarte Etxea
– Astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00
– Prezioa Zirt Zarteko bazkideentzat: 12 euro
– Prezioa bazkide ez direnentzat: 17 euro

‘Uda Tekno Steam’ udalekuak

– Ekainak 27-Uztailak 8
– Arizko Dorretxea
– Asteartetik ostiralera, 19:00-22:00
– Prezioa Zirt Zarteko bazkideentzat: 18 euro
– Prezioa bazkide ez direnentzat: 23 euro

*Bi udalekuetan parte hartuko duten Zirt Zarteko bazkideek 25 euro ordainduko dituzte (30 euro bazkide ez direnek)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak