→Basauri

Basauriko Udalekuetan izena emateko epea zabalduko dute maiatzean

Artxiboko irudia // Geuria

Udalekuak antolatuko dituzte uztailean Basaurin, 2010. eta 2018. urte bitarteetan jaiotako gaztetxoei zuzenduta. Bi txanda antolatu dituzte: uztailaren 5etik 15era bitartekoa, eta uztailaren 18tik 29ra bitartekoa. Eta hiru modalitate egongo dira: egun osoko udalekuak (astelehenetik ostiralera 09:00-17:00, bazkaria barne); egun erdiko udalekuak (astelehenetik ostiralera, 09:30-13:30, bazkaririk gabe); eta kirol-udalekuak (astelehenetik ostiralera, 09:00-17:00, bazkaria barne).

Lekuei dagokienez, egun osoko udalekuak Arizko Ikastolan (2016-2018), Bizkotxalden —lehen Hezkuntzako eraikina— (2014-2015), Soloarten (2010-2013) eta Sofia Taramonan (2010-2018) izango dira, eta egun erdikoak, Arizko Ikastolan (2016-2018), Basozelai Gizarte Etxean (2015-2018) eta Sofia Taramonan (2016-2018). Kirol udalekuei dagokienez, Basozelai-Gaztelu ikastetxean (2010-2015) eta Kareaga Goikoan (2012-2015) izango dira udalekuok. “Dena dela, Udalaren Kultura Politika eta Euskara Arloak toki kopurua banatu edo egokitu ahalko du, izen-emateen osteko egoerara moldatzeko. Era berean, programa garatzeko proposatutako tokiak ere aldatu ahalko dira, Udalaren beste lokal edo toki batzuetara”, diote udal ordezkariek: “Gainera, Covid-19aren aurrean egokitzat jotzen den edozein prebentzio-neurri ezarri ahal izango da”.

Izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 2tik 12ra bitartean, eta aurreko urteetan bezala, aurten ere eskaera guztiak onartuko ditu Basauriko Udalak. Gainera, txanda bietan eman ahal izango dute interesdunek izena. Udal webgunearen bitartez eman ahal izango da izena, eta salbuespen bezala, izena ematea online egiteko baliabide elektronikorik ez dituztenek, Herritarren Arretarako Zerbitzuetara (HAZ) bertaratu ahal izango dira (udaletxean zein San Migelen). Horretarako, ordea, aurretiazko hitzordua eskatu behar izango da 944 666 300 telefono zenbakira deituta edo udaletxeko beheko solairuko HAZen bulegoan jarritako txartel-makinan.

Onartutakoen behin-behineko zerrenda maiatzaren 20an argitaratuko du Udalak udal webgunean eta Basauriko zein San Migeleko HAZetan. Behin betiko zerrenda ekainaren 3an publikatuko dute. Bilera informatiboa egingo dute Social Antzokian ekainaren 22an, 18:00etan. Bertan
informazio osagarria eskaini eta udalekuen funtzionamenduari buruzko arauak argituko
dituzte.

PREZIOAK

Prezioei dagokienez, hauek dira Udalak ezarri dituen prezio publikoak, txanda bakoitzeko:

Lehenengo txanda

Uztailak 5-15

Egun erdiko udalekuak
– 1. seme-alaba: 46 euro
– 2. seme-alaba: 35 euro
– 3. seme-alaba: 29 euro
– 4. seme-alaba eta ostekoak: 25 euro
– DSB errenta jasotzen dutenak: 5 euro
– GLL edo aldizkakoak ez diren laguntzen jasotzaileak: 5 euro

Egun osoko udalekuak
– 1. seme-alaba: 87 euro
– 2. seme-alaba: 64 euro
– 3. seme-alaba: 51 euro
– 4. seme-alaba eta ostekoak: 41 euro
– DSB errenta jasotzen dutenak: 8 euro
– GLL edo aldizkakoak ez diren laguntzen jasotzaileak: 5 euro

Kirol udalekuak
– 1. seme-alaba: 99 euro
– 2. seme-alaba: 74 euro
– 3. seme-alaba: 59 euro
– 4. seme-alaba eta ostekoak: 46 euro
– DSB errenta jasotzen dutenak: 10 euro
– GLL edo aldizkakoak ez diren laguntzen jasotzaileak: 5 euro

Bigarren txanda

Uztailak 18-29

Egun erdiko udalekuak
– 1. seme-alaba: 46 euro
– 2. seme-alaba: 35 euro
– 3. seme-alaba: 29 euro
– 4. seme-alaba eta ostekoak: 25 euro
– DSB errenta jasotzen dutenak: 5 euro
– GLL edo aldizkakoak ez diren laguntzen jasotzaileak: 5 euro

Egun osoko udalekuak
– 1. seme-alaba: 87 euro
– 2. seme-alaba: 64 euro
– 3. seme-alaba: 51 euro
– 4. seme-alaba eta ostekoak: 41 euro
– DSB errenta jasotzen dutenak: 8 euro
– GLL edo aldizkakoak ez diren laguntzen jasotzaileak: 5 euro

Kirol udalekuak
– 1. seme-alaba: 99 euro
– 2. seme-alaba: 74 euro
– 3. seme-alaba: 59 euro
– 4. seme-alaba eta ostekoak: 46 euro
– DSB errenta jasotzen dutenak: 10 euro
– GLL edo aldizkakoak ez diren laguntzen jasotzaileak: 5 euro

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak