→Basauri

Ukrainara bidaltzeko elikagai eta bestelako produktuen bilketa antolatu dute Basaurin

// Artxiboa

Ukrainara bidaltzeko elikagaiak eta behar-beharrezkoak diren produktuak jasoko dituzte Basaurin. Zehazki, arropa termikoa, medikamentuak, higiene pertsonalarentzako produktuak, elikagaiak, linternak, lo-zakuak edota bateria eramangarriak jasoko dituzte herriko zortzi leku publikotan: Ibaigane Kultur Etxean, Basozelai Gizarte Etxean, Kareaga Gizarte Etxean, San Migeleko Kultur Etxean, Pozokoetxe Kultur Etxean, Arizko Dorretxean, Marienean eta Artunduaga kiroldegian. Produktuak jasotzeko epea zabalik dago martxoaren 11ra arte.

“Ukrainako herriari laguntzeko deia egin die Udalak basauritarrei, ahal duten neurrian”, diote udal ordezkariek. Udalarekin batera Janabide eta udalerriko beste elkarte eta kolektibo daude lanean. “Elkarteren batek kolaboratzaile gisa ekimenarekin bat egin nahi badu, Janabiderekin harremanetan jar daiteke 688 646 634 telefono zenbakian”, diote. Babes Zibila arduratuko da produktuak Ucrania-Euskadi elkartera eramateaz.

Produktu eta elikagai motak

Basaurin jasoko dituzten produktuak eta elikagaiak:

Arropa termikoa egoera onean:
Eskularruak, galtzerdiak, termikoak, bufandak, txanoak, polarrak, galtza elastikoak, lumatxak, anorakak

Botikak:
Lehen sorospenetarako botikinak, bendak, gazak, esparatrapua, benda autoitsaskorrak, txaplata oftalmologikoak, aposituak, antiseptiko lokalak (klorhexidina, Betadine, ur oxigenatua)

Higiene pertsonala:
Toallatxo hezeak, kleenexak, emakumeen higienerako produktuak, pixoihalak, xaboi-pilulak, mantak, eskuoihalak, izarak

Elikagaiak:
Kontserbak, berehalako saldak, arroza, pasta, azukrea, kafea, tea, esne hautsa, barratxo energetikoak, fruitu lehorrak ontzi hermetikoetan.

Bestelakoak:
Linternak, termoak, kantinplorak, lo-zakuak, su txikiak, motxilak, bateria eramangarriak, AA eta AAA pilak, zabor-poltsak, zinta itsaskor amerikarra, babes-betaurrekoak

Entregatzeko lekuak eta ordutegiak

Basauriko zortzi leku publiko hauetan jasoko dituzte elikagaiak eta bestelako produktuak:

Ibaigane Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera (09:00-21:00) eta larunbatetan (09:00-14:00)

Basozelai Gizarte Etxea: astelehenetik ostiralera (09:00-21:00) eta larunbatetan (09:00-14:00)

Kareaga Gizarte Etxea: astelehenetik ostiralera (09:30-13:30 eta 16:30-20:30)

San Migel Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera (09:30-13:30 eta 16:30-20:30)

Pozokoetxe Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera (09:30-13:30 eta 16:30-20:30)

Arizko Dorretxea: astelehenetik ostiralera (09:30-13:30 eta 16:30-20:30)

Marienea: astelehentik ostegunera (08:30-20:00) eta ostiraletan (08:30-14:30)

Artunduaga kiroldegia: astelehenetik ostiralera (08:00-22:00), larunbatetan eta igandetan (09:00-14:00 eta 16:00-20:00)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak