→Basauri

Unai Medina basauriarra fitxatu du UD Logroñes taldeak 2022ra arte

Bigarren Mailan jokatzen jarraituko du Unai Medina futbolariak. Bi denboraldirako sinatu du basauriarrak Logroñesen, 2022ko ekainera arte.

Gijongo Sportingekin entrenatzen // Sporting

Bigarren Mailan jokatzen jarraituko du Unai Medina (Basauri, 1990) futbolariak. Gijongo Sportingekin zuen kontratua bertan behera utzi eta hurrengo denboraldian UD Logroñesen jokatuko du basauriarrak. Bi urterako sinatu du Medinak Logroñesen, 2022ko ekainera arte.

2019-2020 denboraldian Bigarren Mailan jokatuko du lehen aldiz UD Logroñesek. Joan den denboraldian Bigarren B Mailako II. multzoko lider geratu zen, txapelketa 2020ko martxoaren erdialdean bertan behera utzi zutenean, Covid-19 pandemiaren ondorioz.

Athletic Clubeko harrobian hazi zen Unai Medina jokalari bezala, eta Basconia (2008-2010), Bilbao Athletic (2010-2012), Barakaldo (2012-2013), Alaves (2013-2015), Numancia (2015-2019) eta Gijongo Sporting (2019-2020) taldeetatik igaro da. Zilarrezko mailan 194 partidu jokatu ditu basauriarrak.

2019an GEURIAn egin genion elkarrizketa:

Unai Medina: “Etxegarai sasoiko eskolen arteko pikeak oroitzen ditut”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak