→Basauri

Unai Medina basauriarrak Santaderreko Racing taldearekin sinatu du 2023ra arte

RFEF Lehenengo Maila delakoan jokatuko du Racingek, 2021-2022 denboraldiko txapelketa berria // Racing Santander

Logroñotik Santanderrera lekualdatuko da Unai Medina futbol jokalari basauriarra (Basauri, 1990). UD Logroñes taldearekin zuen kontratua bertan behera utzi eta Santanderreko Racing taldean jokatuko du Medinak. 2023ko ekainaren 30era arte sinatu du Kantabriako taldearekin. 

RFEF Lehenengo Maila delakoan (Liga Pro) jokatuko du Racingek, 2021-2022 denboraldiko txapelketa berria. Espainiako futbol liga sistemako hirugarren maila izango da, eta besteak beste, talde hauek daude Racingen multzo berean: Bilbao Athletic, CD Tudelano (Tutera, Nafarroa), Real Union Club (Irun, Gipuzkoa) eta Real Club Deportivo de La Coruña. 

Athletic Clubeko harrobian hazi zen Unai Medina jokalari bezala, eta Basconia (2008-2010), Bilbao Athletic (2010-2012), Barakaldo (2012-2013), Alaves (2013-2015), Numancia (2015-2019), Gijongo Sporting (2019-2020), UD Logroñés (2020-2021) taldeetatik igaro da. Zilarrezko mailan 222 partidu jokatu ditu basauriarrak.

2019an GEURIAn egin genion elkarrizketa:

Unai Medina: “Etxegarai sasoiko eskolen arteko pikeak oroitzen ditut”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak