→Basauri

Urbi Institutua | Gernikako Bonbardaketa eta Portugalgo Klabelen Iraultza gomutatzeko ekitaldi birtuala 

Asier Iragorri Basauriko alkateak eta Eusko Jaurlaritzako Amaia Agirre eta Iratxe Renteria ordezkariek hartu zuten parte Erasmus +Participatory Democracy, +Active Citizenship proiektuaren ekitaldi birtualean.

Asier Iragorri Basauriko alkatea, Eusko Jaurlaritzako Amaia Agirre eta Iratxe Renteria ordezkariak, eta Portugalgo Famalicão Udaleko zinegotzia izan ziren ekitaldi birtualean // Urbi Institutua

Basauriko Urbi institutuak  Erasmus +Participatory Democracy, +Active Citizenship proiektua garatzen du 2019az geroztik Famalicãoko (Portugal) Camilo Castelo Branco (AECCB) Escola elkartearekin eta Siauliaiko (Lituania) Siauliu Juliaus Janonio gimnazija ikastetxearekin batera.

Joan den apirilaren 26an, Gernikako Bonbardaketa eta Portugalgo Klavelen Iraultza gomutatzeko  ekitaldi birtual bikaina egin zuten hiru ikastetxeek. Hiru herrialdeetako ikasleek lan informatiboak, gogoetak, poemak, musika, jokoak… aurkeztu zituzten, baita bazkideen historiari buruzko iritziak ere.

Hezkuntza-proiektuek eta tokiko, eskualdeko, nazioko eta Europako estrategia politikoek eta Erasmus + programak berak demokrazia eta bakea mantentzeko eta sendotzeko nazioarteko hezkuntza sustatzeko duten garrantzia nabarmendu zen.

Ekitaldian hiru eskola laguntzaileetako zuzendariak, Asier Iragorri Basauriko alkatea, Eusko Jaurlaritzako Amaia Agirre eta Iratxe Renteria ordezkariak, eta Portugalgo Famalicão Udaleko zinegotzia izan ziren ekitaldi birtualean.

Horrela, hiru ikastetxe horiek lotzen dituzten loturak sendotu ziren beste behin ere, demokrazia parte-hartzailea eta herritartasun aktiboa sustatzen dituen proiektu bati esker.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak