→Basauri

Zigor Orbe preso basauriarrari hirugarren gradua eman diote

Hirugarren gradua eman diote Zigor Orbe Sevillano preso basauriarrari. Atzo arratsaldean atera zen Zaballako espetxetik eta baldintzapean aske izango da hemendik aurrera: eskumuturreko telematikoa eraman beharko du.

2010eko uztailaren 26an kartzelaratu zuten Orbe eta 17 urteko zigorra ezarri zioten. Atentatu- eta lesio-delituengatik dago preso. Iazko azaroan zigorraren hiru laurdenak bete zituen, eta Espetxe Erakundetik adierazi zutenez, indarkeria gaitzesten du, bere gain hartzen du biktimei egindako kaltea eta haien erreparazioaren alde egiten du.

Zaballako espetxean izan da azken urtean Orbe; 2021eko apirilean gerturatu zuten, aurretik Puerto III espetxean (Cadiz) urteak eman ondoren.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak