→Basauri

Zigor Orbe preso basauriarra Zaballako espetxean dago jada

Zigor Orbe Sevillano preso basauriarra espetxez lekualdatu eta Zaballan dago jada (66 kilometro). Cadizetik (1.020 kilometro), Arabara lekualdatu dute. 

Urtarrilean Bilbon egindako mobilizazioa // Utzitakoa

Zigor Orbe Sevillano preso basauriarra espetxez lekualdatu eta Zaballan dago  jada (66 kilometro). Puerto III espetxetik (1.020 kilometro), Cadizetik, Arabara lekualdatu dute.

2010eko uztailaren 26an kartzelaratu zuten eta 17 urteko zigorra bete behar du. Atentatu- eta lesio-delituengatik dago preso. Azaroan zigorraren hiru laurdenak beteko ditu, eta Espetxe Erakundetik diotenez, indarkeria gaitzesten du, bere gain hartzen du biktimei egindako kaltea eta haien erreparazioaren alde egiten du.

2021ean sei lekualdaketa

2021ean zehar Hego Uribe eskualdeko sei preso lekualdatu dituzte: urtarrilean Jon Crespo (Galdakao) Murtziatik Kantabriara; martxoan Iker Lima (Galdakao) Huelvatik LeoneraMaite Pedrosa (Ugao) Alcalatik Zaragozara, Jon Bienzobas (Galdakao) Cadizetik Palentziara, Gorka Vidal (Zaratamo) Logroñotik Zaballara, eta azkena, Zigor Orbe (Basauri) Cadizetik Zaballara.

2020an zehar eskualdeko sei preso gertuko espetxeetara lekualdatu zituzten: Josune Oña (Galdakao) Alacantetik Logroñora, Iñigo Vallejo (Basauri) Sevillatik Palentziara, Gorka Vidal (Zaratamo) Kordobatik Logroñora, Ugaitz Perez (Galdakao) Castellotik Logroñora, Joseba Borde (Ugao) Coruñatik Santoñara eta Idoia Martinez (Arrigorriaga) Asturiasetik Zaballara. Txus Martin ere Zaballatik Basauriko espetxera lekualdatu zuten; gaur egun etxean preso dago Martin.

Hauek dira egun preso dauden eskualdeko herritarrak:

Arrigorriaga
Idoia Martinez Garcia (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Basauri
Txus Martin Hernando (etxean preso)
Iñigo Vallejo Franco (La Moraleja-Dueñas, Palentzia. 310 kilometro)
Zigor Orbe Sevillano (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas Arretxe (La Moraleja-Dueñas, Palentzia. 310 kilometro)
Iñaki Krutxaga Elezkano (Almeria, Almeria. 1.005 kilometro)
Xabier Garcia Gaztelu (Huelva, Huelva. 1.000 kilometro)
Jon Crespo Ortega (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Iker Lima Sagarna (Leon, Mansilla. 370 kilometro)
Ugaitz Perez Sorriketa (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)
Josune Oña Ispizua (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)
Dani Pastor (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa Barrenetxea (Zuera, Zaragoza. 245 kilometro)
Joseba Andoni Borde Gaztelumendi (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Irkus Badillo Borde (Alacant I-Foncalent, Alacant. 745 kilometro)
Josu Urrutikoetxea Bengoetxea (Parisen etxean preso)

Zaratamo
Gorka Vidal Alvaro (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak