→Basauri

‘Barraskiloa eta balea’ haurrentzako filma euskaraz emango dute Social Antzokian

‘Barraskiloa eta balea. Eta itsasoko beste ipuin batzuk’ harrentzako filma euskaraz emango dute Social Antzokian. Proiekzioa maiatzaren 1ean, igandez, izango da 18:00etan. Filmaren iraupena 51 minutukoa da. Sarrerak salgai daude 3 euroan.

Martxoaren 25ean estreinatu zuten filma Euskadin eta Nafarroan ‘Zinema euskaraz’ programaren barruan. Zineuskadik sustatzen duen programa eta aurten estreinatzen duten hirugarren filma da ‘Barraskiloa eta balea. Eta itsasoko beste ipuin batzuk’, eta euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoa berresten jarraitzea du helburu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak haur eta gazteentzako filmen bikoizketa bultzatzen du, eta zinemaren sektorean euskara sustatzen du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak