→Basauri

Basauriko Zirzira ETB1eko ‘Ahotsak’ saioan lehiatuko da gaur

Basauriko Zirzira Ahots Taldea lehiatuko da gaur, urriak 14, ‘Ahotsak’ saioko zazpigarren atalean. Aurkari izango dituzte Lezamako Ekidazu Abesbatza eta Iruñeko Alaikapela Gospel Abesbatza.

Ius Perez zuzendaria eta Zirzira Ahots Taldea // Argazkiak: ETB

Euskal Herriko abesbatzarik onena aurkitzeko saio musikala jarri zuen martxan irailean Euskal Telebistako lehen kateak (ETB1). ‘Ahotsak’ da saioaren izena eta bertan Hego Uribeko zenbait abesbatzek hartuko dute parte. Irailaren 16an Ugaoko Sarea Abesbatzak hartu zuen parte (finalerako txartela lortu zuten) eta gaur, urriak 14, Basauriko Zirzira Ahots Taldea lehiatuko da zazpigarren atalean. Gaurko atalean (ETB1, 22:00) basauriarrek aurkari izango dituzte Lezamako Ekidazu Abesbatza eta Iruñeko Alaikapela Gospel Abesbatza.

Julian Iantzik aurkezten du ‘Ahotsak’ saioa, Hibai Etxebarria musika adituaren laguntzarekin. Saioaren funtzionamenduari dagokionez, hiru abesbatza lehiatuko dira saio bakoitzean eta bertatik irabazle bakarra aterako da. Guztira, zortzi saio izango dira eta ondoren finala izango da, Donostian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak