→Basauri

Egaña, Lujanbio, Arzallus, Elortza, Artetxe, Mendiluze eta Amuriza, Zurrumurruen aurkako Bertso Jaialdian

Zurrumurruen aurkako Bertso Jaialdia izango da azaroaren 10ean Basaurin. Sarrerak dagoeneko salgai daude 8 euroan.

Zurrumurruen aurkako Bertso Jaialdia izango da azaroaren 10ean Basaurin. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Miren Artetxe, Aitor Mendiluze eta Miren Amuriza bertsolariek hartuko dute parte. Gai-jartzaile lanetan Maite Berriozabal arituko da.

Emanaldia azaroaren 10ean, igandez, 18:00etan izango da Social Antzokian. Sarrerak salgai daude 8 euroan. Social Antzokiko bazkideek 5,20 euro ordainduko dituzte.

Zurrumurruen Aurkako Estrategiak antolatu du bertso jaialdia, Basauriko Udalarekin batera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak