→Basauri

Bizikidetza hobetzeko hiru tailer antolatu ditu Zurrumurruen Aurkako Estrategiak Basaurin

Zurrumurruen Aurkako Estrategiak tailerrak antolatu ditu martxoan, apirilean eta maiatzean Basauriko Basozelai Gizarte Etxean.

Zurrumurruen aurkako topaketa 2020ko abenduan // Geuria

Zurrumurruen Aurkako Estrategiak hiru tailer antolatu ditu datozen hilabeteetarako: ‘Emakume behartsuak eta migratuak: etxeko langileak Euskadin’ (martxoak 16), ‘Entsegu-errorea: zurrumurruen aurkako solasaldiak praktikatuz’ (apirilak 20), eta ‘Jardunbide komunitario egokiak, kulturarteko eta arrazakeriaren kontrako ikuspegiaz’ (maiatzak 11). “Modu parte hartzailean zenbait aditu eta auzotarrekin batera Basauriko bizikidetzaren aldeko gai desberdinen inguruan hausnartuko dugu”, diote Basauriko Zurrumurruen Aurkako Estrategiatik.

Tailerretan parte hartzeko izena eman behar dute interesdunek zurrumurruakdesmuntatu@basauri.eus helbide elektronikora idatzita edo 606 050 662 telefono zenbakira deituta. “Segurtasun neurri guztiak bermatzeko aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da”, diote.

Zurrumurruen aurkako tailerrak | Basauri | 2021

18:00-20:00 Basozelai Gizarte Etxea. Doan

Martxoak 16, asteartea
Emakume behartsuak eta migratuak: etxeko langileak Euskadin. Norma Vazquez

Apirilak 20, asteartea
Entsegu-errorea: zurrumurruen aurkako solasaldiak praktikatuz. Amekadi Elkartea

Maiatzak 11, asteartea
Jardunbide komunitario egokiak, kulturarteko eta arrazakeriaren kontrako ikuspegiaz. Mamadou Ngom

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak