→Basauri

Zurrumurruen aurkako hirugarren topaketa antolatu dute abenduaren 12an Basaurin

Egungo babes- eta segurtasun-neurriak kontuan hartuta, topaketan parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da.

Basozelain Gizarte Etxean izango da aurten topaketa // Geuria

Zurrumurruen aurkako topaketa antolatu dute hirugarren urtez jarraian Basaurin. Abenduaren 12an, larunbatez, izango da Basozelai Gizarte Etxean 10:00etatik 13:00etara bitartean. Egungo babes- eta segurtasun-neurriak kontuan hartuta, topaketan parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da. Interesdunek zurrumurruakdesmuntatu@basauri.eus helbide elektronikora idatzi behar dute, edo bestela 606 050 662 telefono zenbakira deitu.

“Aurten, berezki, gizarte eraldaketaren aldeko sare honen kideak elkartu nahi ditugu. Urte honi amaiera emango diogu elkar zainduz eta kolektibotasunak duen magiaz gozatuz”, diote Basauriko Zurrumurruak Desmuntatu taldeko arduradunek.

Zurrumurruen Aurkako Sareak Basauriko Udalarekin lankidetzan antolatzen dute topaketa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak