→Basauri

Zurrumurruen aurkako laugarren topaketa egingo dute abenduaren 11n Basaurin

Zurrumurruen Aurkako Sarea ehuntzen ari da Basaurin duela urte batzuetatik hona. Urtero tailerrak, ikastaroak edota hitzaldiak antolatzen dituzte, baita urteko topaketa bat ere. Aurten zurrumurruen aurkako laugarren topaketa egingo dute abenduaren 11n, larunbatez, Basozelai Gizarte Etxean 10:00etatik 13:00etara.

Besteak beste, aurten egin dutenari buruz hausnarketa egitea da asmoa. 2021ean zehar honako jarduerak egin dituzte: etxeko langileen egoera Euskadin ezagutzeko eta ikusarazteko hitzaldi-tailerra Norma Vazquezekin (‘Emakume behartsuak eta migratuak’. Martxoak 16); entsegu-errorea ikastaroa Aida Ochoa Amekadi eta Basauriko Zurrumurruen Aurkako Sareko koordinatzailearekin (apirilak 20); ‘Jardunbide komunitario egokiak’ Mamadou Ngom ‘Marra’ Medikuak Munduan erakundeko kulturarteko bitartekariarekin (maiatzak 11); zurrumurruen aurkako agenteen solasaldiak (ekainak 14); ‘Artearen bidezko gizarte-eraldaketa planifikatzen’ tailerra Miren Lauzirikarekin (urriak 25 eta azaroak 15); eta Basauriko Errezetak ekimena (azaroak 12). Era berean etorkizunera begiratzeko ere baliatuko dute topaketa.

Zurrumurruen aurkako laugarren topaketan parte hartzeko izena eman behar dute interesdunek zurrumurruakdesmuntatu@basauri.eus helbide elektronikora idatzita.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak