ā†’Basauri

Basauriko ibilbideak eta kaleko gimnasia sustatzeko hitzaldia emago du Kepa Lizarraga kirol-medikuak

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol-Medikuntza Zerbitzuan lan egiten du Lizarraga eta “Ibiltzea”ri buruzko hitzaldia emango du irailaren 16an Marienean.

Basauri Kirolakek “Ibiltzea”-ri buruzko hitzaldia antolatu du, Basauriko Udaleko Berdintasun Atalarekin lankidetzan. Mugikortasun aktiboa, kaleko gimnasia eta udalerriko ibilbideak sustatzeko programaren barruan kokatzen da solasaldia eta Kepa Lizarraga kirol-medikua izango da hizlaria -Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol-Medikuntza Zerbitzuan lan egiten du-. Hitzordua irailaren 16an izango da, asteazkenez, 19:00etan Marieneako Areto Nagusian.

Era berean, sasoian egoteko ariketa unibertsal eta osasuntsuena denari buruzko zenbait argibide emango ditu Lizarragak. Hala nola, zelan ibili, zenbat kilometro, zenbat egun, zein oinetakorekin, nondik eta zein erritmorekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak