→Basauri

Basauriko Jaiak urriaren 10etik 18ra bitartean ospatuko dira aurten

Basauriko Jaiak 2016 Bajada
2016. urteko Basauriko Jaien jaitsiera / Geuria

Zortzi hilabete falta dira oraindik Basauriko kaleak bederatzi egunez jai giroan murgilduta egoteko. Aurten, urriaren 10ean, larunbatez, hasiko dira jaiak eta urriaren 18an, igandez, bukatuko dira. Bestalde, jaietako egun nagusia, San Fausto eguna, hilaren 13an ospatuko da, asteartez.

Jaietako egitaraua Herriko Taldeakeko jai batzordeak prestatuko du, urtero lez. Taldeak Zuzendaritza Batzordeko kide izateko hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu berri du aste honetan. Horren ondoren, hau da, Batzordea osatu eta gero, hasiko dituzte jaien prestaketak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak