ā†’Basauri

Ehunka erronkalari bildu ditu aurten Basaurin Be Bagara ekimenak

basauri basaurin be bagara 2016 erronkalariak

Azaroan zehar erronkak ikusgai izango dira herri ekimenaren sare sozialetan. Abenduaren 4an ekitaldi nagusia egingo dute Basaurin.

Karmelo Ayesta arrigorriagarrak ā€˜Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza-bidaiaā€™ (Utriusque Vasconiae, 2014) liburuan agertu zituen tesitatik abiatuta dator aurtengo Basaurin Be Bagara herri ekimena. Aurreko urtetako hamabi orduz euskaraz maratoiaren, kalejiren eta lipduben ondotik, erronken bidez Basaurin euskaldunagoa sortzea da helburua aurten.

Ehunka izan dira euskararen aldeko erronkakĀ hartu dituztenĀ basauriarrak, bideo bat grabatuz erronka zein den azaltzeko, argazki bat edo testu bat bidalita. Denetariko konpromisoak batu ditu Basaurin Be Bagarak: euskarazko liburuak, diskak eta aldizkariak irakurtzea, euskaraz dakitenekin euskaraz egitea, tabernan euskaraz eskatzea, erosketetan lehen hitza euskaraz egitea, gurasoak seme-alabekin beti euskaraz berba egitea, baita bikoteen artean ere, erosketa zerrenda euskaraz idaztea, jaioberriekin askotan darabilzkigun ā€™lolitosā€™ edo ā€˜mantitaā€™ hitzak euskaraz esatea, besteak beste.

Azaroan zehar ikusgai izango dira erronka hauek guztiak Basaurin Be Bagarako sare sozialetan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak